Adinekoei zuzendua
Ikastaro hau proposatu genuenean idatzi genuen: “gorputz guztiak altxorrak dira, sorpresaz beteak, emozioen gordeleku apartak”. Eta bai, berresten dugu horrela dela, gorputza dantzan jartzen dugunean ate bat, leiho bat irekitzen dugula gure barrutik emozioak atera daitezen.
Norbere aukerak eta zailtasunak deskubrituko ditugu; esperimentatzeko espazioa ere bada; musika, erritmo zein desplazamenduak bidelagun; beste gorputzekin batera aritu, norberarena errespetatuz; mugimendu propioei aukera eman... Gorputz atal guztiak lantzen ditugu, kontzienteki mugituz. Gorputz osoa prestatuko dugu, espazio mugatu baten barruan, musikaren erritmora mugimendu koordinatuak garatu ahal izateko. Eta orduan bai… gure gozamenerako gorputza dantzan jarriko dugu.