Pasar al contenido principal

GORPUTZAK DANTZAN Adinekoei zuzendua

Emakumeok gure gorputzaz bizi eta gozatzeko modua oso baldintzatua eta mugatua egon da gure jendartean. Hortaz, ikastaro honetan, gure gorputzarekiko harremana hobetzeko, gure gorputza bizitzeko eta esperimentatzeko dantza eta mugimendua erabiliko dira. Betiere, espazio seguru eta zaindua bermatuz.

Dantzan gure gorputzaren jabe garela esaten dugunean, haren indarraren, malgutasunaren eta adierazteko gaitasunaren jabe izateaz ari gara. Mugimenduen bidez gutaz kontzientzia hartzen dugu, gure mugak eta aukerak ezagutzen ditugu. Mugimendua, musika, erritmoa eta espazioa batzean dantzan ari garela esan dezakegu. Dantza egingo dugu, markatutako mugimenduekin edo mugimendu libreekin.

Gorputz guztiak altxorrak dira, sorpresaz beteak, emozioen gordeleku apartak. Eta dantzan jartzen ditugunean emozioak agertzen dira, askatzen dira.

 

Iraupena
15 ordu
Irakaslea
Txaro Untzilla Atxotegi
Hasiera eguna
Amaiera eguna
Idioma
En euskara
Matrikula prezioa
15.00 €
Izena emateko orria

Mensaje de estado

Ikastaldia

  • Emakumeen jabetze eskola 2024 - Udaberria