Pasar al contenido principal

Espazioak geureganatu

ABENTURA GAITEZEN, ELKARREKIN!

Emakumeak abentura kirol jardunetan (arroil-jaitsiera, eskalada eta ferrata bidea), aritzeko, elkartzeko, gozatzeko, elkarbanatzeko, zaintzeko, saretzeko eta ahalduntzeko helburuarekin antolatutako asteburu pasa da. Arabako lurretan aisialdia eta abentura ekintzak uztartuko dituen asteburua izango da. Abentura ekintza guztiak hastapen mailan egingo dira:

- Larunbata: Sobroneko ferrata bidea eta Antoñanako Aguake arroila.

- Igandea: Eginoko paretetan eskalada.

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.

Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu era praktiko batean, naturaren interpretazioarekin batera.