Emakume hori barrez ari da beti...ez da arduratsua izango.
Emakume horrek ez du inoiz barre egiten...amargatuta egongo da.
Emakume horrek gauza guztiekin egiten du barre...tuntun samarra izango da.
Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten...handiustea izango da.
Emakume horrek graziosoa dela uste du...baina emakumeak ez dira umoregile onak.
Gustuko dut emakume horren umorea...ez du emakumea ematen.
Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak...ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu.
Iraupena
7 ordu
Irakaslea
Beatriz Egizabal eta Paki Caballero
Hasiera eguna
Amaiera eguna
Hizkuntza
Euskaraz
Egunak eta orduak
-
-
Matrikula prezioa
7.00 €
Arloa