MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA
Beste emakume askok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paraleloetan dabiltza. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da beren esperientziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko modurik onena. Haien irudimen, sorkuntza- eta bizi-estrategiek gureak aberasten dituzte. Haiek ezagutuz geure burua hobetoxeago ezagutuko dugu.