Skip to main content

Kultura birdefinitzen

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Beste emakume askok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paraleloetan dabiltza. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da beren esperientziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko modurik onena. Haien sorkuntza- eta bizi-estrategiek eta estrategia horien irudimenek gureak aberasten dituzte. Haiek ezagutuz geure burua hobetoxeago ezagutuko dugu.

IRRINTZI TAILERRA

Irrintzia gure kulturaren parte da. Entzuten dutenak hunkiarazteko indarra duen adierazpide bat. Poztasuna, amorrua, goibeltasuna... adieraz daitezke oihu honen bidez. Baina irrintzia erronka bat ere bada, lotsa gainditu behar da eta.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira: animatzea, gero eta emakume gehiagok adierazpide hau hartu eta erabil dezan; oihu honi buruzko ezagupenak ematea; nork bere soinua hobetzea eta ondo pasatzea.

MUGAK HAUSTEN DITUEN POESIA XUXURLATUA: FEMINISTA ETA ANTIARRAZISTA

Parte-hartzaileek xuxurlatzearen ekintza intimoa esperimentatuko dute literaturaz gozatzeko eta bizitza zein mundu bizigarriagoak amesteko. Hunkitzen zein ukitzen gaituzten ahotsez eta isiltasunez hitz egiten duten poeten testuak irakurriko dizkiogu elkarri.

Tailerrean landuko ditugu: lehenik, xuxurlaren praktikaren historia. Ondoren, poeta feminista eta antiarrazisten olerkiak irakurriko ditugu, haien inguruko hausnarketarekin jarraitzeko. Eta, azkenik, parte-hartzaileen ahotsez, poemak xuxurla bihurtuko ditugu.

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Beste emakume askok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paraleloetan dabiltza. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da beren esperientziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko modurik onena. Haien sorkuntza- eta bizi-estrategiek eta estrategia horien irudimenek gureak aberasten dituzte. Haiek ezagutuz geure burua hobetoxeago ezagutuko dugu.

BATUKADA FEMINISTA

Zein da helburua? Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea, emakumeon artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea, emakumeak eta feministak ikusiak eta entzunak izatea, aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea...

GOZATZEN ABESTU

Betidanik emakumeen bizitzan kantuak sekulako presentzia izan du. Tresna boteretsua izan da emozioak adierazteko, lan taldeak indartzeko, oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, istorioak kontatzeko, pozak ospatzeko edo gure hildakoak omentzeko. Egun, jendartean, gizartean, kantua galtzen joan da, eta tailer hau sortu da ahots kantuari lekua eta denbora eskaintzeko.

BATUKADA FEMINISTA

Zein da helburua? Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea, emakumeon artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea, emakumeak eta feministak ikusiak eta entzunak izatea, aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea...

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Beste emakume askok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paraleloetan dabiltza. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da beren esperientziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko modurik onena. Haien sorkuntza- eta bizi-estrategiek eta estrategia horien irudimenek gureak aberasten dituzte. Haiek ezagutuz geure burua hobetoxeago ezagutuko dugu.

BATUKADA FEMINISTA

Zein da helburua? Hainbat musika-tresna jotzen ikasteaz gain, gozatzea, emakumeon artean harremana izatea, talde-lanean eta elkarrekin ikastea, irudimena lantzea, sortzea, gidaritza hartzea, musikaz disfrutatu eta gozaraztea, emakumeak eta feministak ikusiak eta entzunak izatea, aldarrikapenak plazaratzeko espazioak okupatu eta erabiltzea...

MUNDUKO EMAKUMEEN LITERATURA

Beste emakume askok garbitu eta sendotu dute gu orain egiten ari garen bidea. Gurekin batera beste hainbat emakume ere bide paraleloetan dabiltza. Haien pausoak neurtzea eta aprobetxatzea da beren esperientziari, gozamenari eta sufrimenduei balioa emateko modurik onena. Beren sorkuntza- eta bizi-estrategiek eta estrategia horien irudimenek gureak aberasten dituzte. Haiek ezagutuz geure burua hobetoxeago ezagutuko dugu.