Skip to main content

GOZATZEN ABESTU

Betidanik emakumeen bizitzan kantuak sekulako presentzia izan du. Tresna boteretsua izan da emozioak adierazteko, lan taldeak indartzeko, oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko, istorioak kontatzeko, pozak ospatzeko edo gure hildakoak omentzeko. Egun, jendartean, gizartean, kantua galtzen joan da, eta tailer hau sortu da ahots kantuari lekua eta denbora eskaintzeko.

Kantuak ahalduntzen eta aberasten gaituelako, epaiketarik gabeko espazio bat izango da lotsak eta konplexuak gaindituz gure autoestimua hobetzeko. Tailer honetan, abesteaz gain, dinamika eta hausnarketa zenbait egingo ditugu, letrak aztertuko ditugu eta askotariko abestiak abestuko ditugu. Ez da abesbatza bat izango, abesten gozatzeko ikastaroa baizik.

Iraupena
8 ordu
Irakaslea
Ana San Jose Amiano
Hasiera eguna
Amaiera eguna
Hizkuntza
Euskaraz
Matrikula prezioa
8.00 €
Plaza kopurua
20
Izena emateko orria

Mezu egoera

Ikastaldia

  • Emakumeen jabetze eskola 2024 - Udazkena