Skip to main content

LUR GAINEAN ETA ITZAL AZPIAN DAUDENEN GARRANTZIA NEKAZARI EMAKUMEAK ARGITARA

Ba al dakigu gure herriguneetatik kanpo dauden lur horietan zer gertatzen den? Nortzuk bizi dira bertan? Nola bizi dira? Zer lanbide dituzte?
Landa-eremua asko aldatu da azken hamarkadetan, eta eraldaketa horren ezaugarririk argiena nekazaritza-jarduerak izan duen zentraltasun-galera izan da, dimentsio ekonomikoan eta sinbolikoan.
Pentsa dezakegu horrek ez duela eragin berezirik gugan, baina egunean hiru aldiz jaten jarraitzen dugu. Gero eta biztanle gehiago baldin bagaude eta elikagaiak sortzen dituzten pertsonak gero eta gutxiago badira, nork lantzen du gure elikagaia? Non? Zer baldintzatan? Eta zein da gure inguruan elikagaiak sortzeko apustua egin dutenen egoera? Non saltzen dituzte beraien jakiak? Nork erosten dizkie? Galdera horien guztien erantzunean, genero ikuspegiak zer du esateko?
Helburua da emakumeak, lurraldea eta elikadurak bat egiten duten puntu horretan sakontzea. Horretarako gertuko ingurura begiratuko dugu lehenik; ikuspegia zabaldu eta mundu mailara so egingo dugu ondoren; eta bi begirada horietatik jasotako gakoekin ikusiko dugu nola eragin dezakegun guretik.

Iraupena
6 ordu
Irakaslea
Leire Milikua Larramendi
Hasiera eguna
Amaiera eguna
Hizkuntza
Euskaraz
Matrikula prezioa
4.50 €
Izena emateko orria

Mezu egoera

Ikastaldia

  • Emakumeen jabetze eskola 2025 - Udaberria