HILEROKOAREN ZIKLOAZ ELKARREKIN IKASTEN (10-14 urteko *neskei eskainia)
Hilerokoari buruzko zalantzak dituzu? Dagoeneko etorri zaizu? Nola eragiten dizu? Noiz izan zenuen lehenengo hilekoa? Zer beldur dauzkazu? Elkarrekin, galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diegu; hilerokoaren zikloaz hitz egingo dugu, geure bizipenez eta premiez mintzatuz, eta erregistroa lantzeko tresna praktikoak partekatuko ditugu. Aurretik gaia landu baduzu ere...anima zaitez! Behar - beharrezkoa da barruan gertatzen zaigun horretaz hitz egitea! :)