HILEKOAREN ZIKLOAZ ELKARREKIN IKASTEN (10-14 urteko *neskei eskainia)
Hilekoari buruzko zalantzak dituzu? Dagoeneko etorri zaizu? Nola eragiten dizu? Noiz izan zenuen lehenengo hilekoa? Zer beldur dauzkazu? Elkarrekin, galdera horiei eta beste batzuei erantzungo diegu; hilekoaren zikloaz hitz egingo dugu, geure bizipenez eta premiez mintzatuz, eta erregistroa lantzeko tresna praktikoak partekatuko ditugu. Anima zaitez! Behar-beharrezkoa da barruan gertatzen zaigun horretaz hitz egitea! :)