Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.
Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu era praktiko batean, naturaren interpretazioarekin batera.
Ikastaroan izena emateko, beharrezkoa izango da mendian 3-4 orduz ibiltzeko gai izatea eta ikastaroaren saio guztietara joateko konpromisoa hartzea. Honekin batera, beharrezkoa izango da mendiko botak eta mendiko motxila eramatea ikastarora.