Skip to main content

Espazioak geureganatu

ABENTURA GAITEZEN, ELKARREKIN!

Emakumeak abentura kirol jardunetan (arroil-jaitsiera, eskalada eta ferrata bidea), aritzeko, elkartzeko, gozatzeko, elkarbanatzeko, zaintzeko, saretzeko eta ahalduntzeko helburuarekin antolatutako asteburu pasa da. Arabako lurretan aisialdia eta abentura ekintzak uztartuko dituen asteburua izango da. Abentura ekintza guztiak hastapen mailan egingo dira:

- Larunbata: Sobroneko ferrata bidea eta Antoñanako Aguake arroila.

- Igandea: Eginono paretetan eskalada.

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.

Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu era praktiko batean, naturaren interpretazioarekin batera.

BOXEO IKASTAROA

Emakumeok ere boxeoa egiten dugu. Estereotipoak apurtu eta kirol honekin lehen harremana egiteko tailerra izango da hau. Borrokalariak gara emakumeok eta baditugu gaitasun tekniko askotarikoak boxeatzeko. Aurre eginen diegu planteatutako erronka pertsonal eta kolektiboei. Bai horixe!

 

ABENTURA GAITEZEN, ELKARREKIN! (izen ematea irailak 9-13)

Aralar Natur Parkeko paisaia ederretan barrena 2 eguneko zeharkaldi bat egingo dugu elkar zaintzan eta naturan gozatuz.


1. eguna:
Larraitz -  Txindoki (1323m) - Ganbo (1420m) -  Pardari (1359m) - Igaratzako aterpe librea.

GAUA: Igaratzako aterpe librean. Lurrean, zaku eta esterilekin.

2. eguna:
Igaratza - Mailoa guztiak zeharkatu (5 tontor eginez) Irumugarrietatik (1427m) -  Balerdiraino (1185m) - Minas - Amezketa - Larraitz

DISTANTZIA: 32 km
DESNIBELA: 2086 m

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.

Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu era praktiko batean, naturaren interpretazioarekin batera.

MENDI ORIENTAZIO IKASTAROA

Emakumeon artean mendizaletasunak gora egin du azken urteetan, baina sarri gizonen gidaritzapean egiten ditugu mendi irteerak. Ikastaro honetan autonomia osoz, guk geuk erabakitako lekura joateko ibilbideak diseinatzen ikasiko dugu, baita baliabideak eta gaitasunak eskuratu ere.

Mendian era seguru batean ibiltzeko orientazioko oinarrizko ezagutza teoriko-praktikoak jasoko eta landuko ditugu. Horretarako, mapa eta iparrorratza erabiltzen ikasiko dugu era praktiko batean, naturaren interpretazioarekin batera.

ETXEKO KONPONKETAK

Emakume izateagatik hainbat etxeko lan aski ongi ikasiak ditugu: sukaldean aritu, garbiketak egin, arropak lisatu…. Baina zer gertatzen da etxeko bestelako konponketekin? Ikastaro honetan etxean konponketa txikiak egiteko oinarrizko ezagutza eskainiko da, horrela, etxean norberak egin ditzakeen konponketa txikiak egiteko gai izatea lortu nahi da. Helburua da erremintak ezagutu eta erabiltzen ikastea, beldurrari aurre egiteko eta konfiantza hartzeko.