Lantegi honetan sortzailea izateko dugun eskubidea landuko dugu. Gorputzetik eta idatzizko adierazpenetik kargak askatuko ditugu eta idazketa sortzailearen plazerera irekiko gara. Emakumeontzat, patriarkatuaren gau luzean, idazkera ihesbidea eta hauste-bidea izan da, eta oraindik ere bada. Inspirazioa bilatuko dugu Virginie Despenstes eta Susan Sontag egile errebeldeetan, gero gure irudimenari distira ateratzeko.
Praktikan, saio bakoitzean denbora bat egongo da gorputzarekin konektatzeko, tentsioa askatzeko eta konexioa berreskuratzeko. Eta beste denbora bat proposamen zehatz eta errazetatik abiatuta idazteko, guztien eskura. Autoexijentziarik gabe eta asmo bakar batekin: bidaiaz gozatzea.
Norberak nahi duen hizkuntzan idatziko du.
Iraupena
62 ordu
Irakaslea
Clara Wolfram Perez
Hasiera eguna
Amaiera eguna
Hizkuntza
Gazteleraz
Matrikula prezioa
62.00 €