Umore unibertsala dagoela erakutsi digute, eta gero emakumeen umorea dagoela. Horren tranpa ikusiko dugu, emakumea gauza partikular gisa eta gizona unibertsaltzat, oso barneratuta dugu. Umorea zer den aztertuko dugu. Egin dezakegu guztiaren umorea? Behetik gorako umoreaz, goitik beherako umoreaz eta berdinen arteko umoreaz hitz egingo dugu.
“Emakume hori barrez ari da beti...ez da arduratsua izango.
Emakume horrek ez du inoiz barre egiten...amargatuta egongo da.
Emakume horrek gauza guztiekin egiten du barre...tuntun samarra izango da.
Emakume horrek ez du ezergatik ere barre egiten...handiustea izango da.
Emakume horrek graziosoa dela uste du...baina emakumeak ez dira umoregile onak.
Gustuko dut emakume horren umorea...ez du emakumea ematen.”
Arduragabeak, amargatuak, tuntunak, handiusteak, umoregile kaskarrak, emakumeak ez diruditenak...ongi etorriak izango dira tailer honetan. Barre egingo dugu elkarrekin, hasteko eta behin geure buruari egingo diogu barre. Sudur gorri batekin kamuflatuta anonimotasuna mantenduko dugu.