Pasar al contenido principal

DJ IKASTAROA

Emakumeok ere Djak gara. Bai, hala da, eta geroz eta gehiago gara plaza publikoa hartzen dugunak.

DJ ikastaro honetan helburua izango da geure musika gustuei balioa ematea eta horiek plazaratzeko baliabideak eta trebetasunak lantzea. Bide horretan, ikastaro honetan, Dja izatea zer den ere hausnartu nahi dugu. Hauexek dira landuko ditugun alderdiak: musika non eta nola deskubritu ikusiko dugu, abestiak nola deskargatzen eta antolatzen diren ikasiko dugu, Dj saioak egiteko programa (Rekordbox) zein den aztertuko dugu, musika nahasteko kontroladoraren ( Pioneer FLX4) oinarrizko funtzioak azalduko dira, eta abestiak nahasteko lehen pausoak emango ditugu, DJ set motz bat grabatzeko.

Jarrai dezagun bada, plaza hartu eta musikaz gozatzen!

OHARRA: USBa izatea gomendatzen da 2. saiorako, baina ez da derrigorrezkoa. Musika deskargatuta ekartzeko da, baina ez baduzue USBrik, musika posta elektroniko bidez bidaltzeko aukera izango da.

Duración
12 horas
Profesor o ponente
Ostaizka Esteli Serra Pozo
Fecha inicio
Fecha finalización
Idioma
En euskara
Importe matrícula
12.00 €

Ciclo

  • Emakumeen jabetze eskola 2026 - Udaberria
Izena emateko orria

Mensaje de estado