Emakumeok ere Djak gara. Bai, hala da, eta geroz eta gehiago gara plaza publikoa hartzen dugunak. Helburua izango da geure musika gustuei balioa ematea eta horiek plazaratzeko baliabideak, tresnak, trebetasunak lantzea. Bide horretan, ikastaro honetan, Dja izatea zer den hausnartu nahi dugu. Hauexek dira landuko ditugun alderdiak: abestiak nahasten ikasiko dugu, musikarekiko dugun harremanaz eztabaidatuko dugu, musika bilatzen eta deskargatzen ikasiko dugu, musika nola antolatu dezakegun aztertuko dugu, Dj saioak egiteko programak zein diren ikasiko dugu, musika nahasteko kontroladorearen oinarrizko funtzioak azalduko dira, eta abestiak nahasteko lehen pausoak emango ditugu.
Jarrai dezagun bada, plaza hartu eta musikaz gozatzen!
Duración
8 horas
Profesor o ponente
Ostaizka Esteli Serra Pozo
Fecha inicio
Fecha finalización
Idioma
En euskara
Importe matrícula
8.00 €
Temática